XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Mari Andres beti izen dot nik Balentzieko laranjak lazkoxie: azal-mingotsa ta barru-gozue.
Berba latzak eta bixotz leun leune euki deu nitzet Mari Andresek.
Praiske: zeure ta jaixo-barri onen osasunerako ta guztixon onerako ardao-tanta bat edan daigun.
- Orretarako bai, esan eutsan Mari Andresek; edateko obie az i, gorputze makurtu ta lanien izerdixe aterateko baiño.
Seiñe nun daguen begiretu be egin barik....
- Mari Andres, ikusi ezpaneu be ¿zer?.
Semie galanta, Altara nagosiko aingeruek lazkoxe berna-lodi, apu-gorri, ederra izengo dana jakiteko, Amari begiratutie baiño eztago; baiñe ez uste izen, au gora-bera umie ikusi eztodanik.
Aur dago, ederrori, kuman batu batu eginde.
Suurrien Aite berberbera da, bekokixen da ezpanetan Ama dirudi, ta Aitite lazkoxe gizon galant lepo-zabala izengo da nire ustez.
Au entzun ebenean, atso-neska guztiak asi zirean algaraka; bat baiño geiago egozan saiatsari oratuta, barrean barreaz arnasa artu ezinik.
Orduan Mari Andresek atara seiaska edo kumatik buztarria ta Prakamani begien aurrean ipiñiaz, esan eutsan:Prakaman bi,
Prakaman nor dan
Amen daukek ire seiñe.
Begiretu ondo.
Eure Aite be olakoxe barritsue zuen, da ezta mirari: ARITXEK OSPALA BERE ERIKUE.